Geltokiko "segurtasun falta" salatzeaz gainera, "garbiketa falta" ere salatu du Barrenetxeak; dio "kartel ugari" dagoela ordutegien gainean ipinita.
Irudiarekin kezkatuta
Sozialistak adierazi du Udal Gobernuak neurriak iragarri arren, ez duela ezer egin; eta, besteak beste, kontuan hartuta Bergaran Uned dagoela eta bertako askok autobusak erabiltzen dituztela, "kezkatuta" daudela "ematen den irudiarekin".