Bergarako Orfeoiak kontzertua egingo du domekan

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko martxoaren 23a

Udaberriko kontzertua egingo du 19:00etan, Mariaren Lagundiko elizan. Bi ataldun emanaldia egingo dute,  Aitor Biain oñaitarraren zuzendaritzapean.

Musika erromantiko alemaniarra izango da egitarauaren ardatza. Hala, emanaldiaren lehenengo partean, Felix Menhelssohnen Lauda Sion Salvatoren Op. 73 abestuko dute. 

Obra horrek zazpi mugimendu ditu eta aipatzekoa da lehenengo bostak koruak egingo baditu ere, seigarrena soprano bakarlariak egingo duela (Nere Ibarra) eta zazpigarrena, koroak laukotearekin batera; soprano (Nere Ibarra), altu (Kristin Larrañaga), tenore (Juan Ignacio Etxaniz), eta baxu (Karlos Etxaniz) laukotearekin, hain justu ere.

Bigarren zatian, Brahams 

Kontzertuaren bigarren zatian ere Alemaniako musika erromantikoa izango du ardatz Bergarako Orfeoiaren emanaldiak. Hori horrela, Joahnnes Brahmsen Zigeunerlieder Op. 103 obra abestuko dute.

Emanaldian Eli Mendiarazek jardungo du pianoan eta zuzendari lanetan, berriz, Aitor Biain oñatiarra arituko da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak