Gasolina-zerbitzugune berria ireki du Gureak-ek Bergaran

Miryam Galilea 2012ko mar. 22a, 16:47

Gipuzkoa 627 errepideko 50 kilometroan dago, Bergarako Osintxu auzoan Soraluzerako bidean.

Bergara inguruak gasolina-zerbitzugune berria estreinatu zuen atzo. Gureak Taldearen eta REPSOLen arteko elkarlanaren beste fruitu bat da zerbitzugune hau, eta atzo zabaldu zituen ateak Gipuzkoa 627 errepidearen 50. kilometroan.

Honi esker, Bergara inguruko bizilagunek eskaintza berria dute aurrerantzean bai gasolina betetzeko bai bestelako zerbitzuez gozatzeko. Izan ere, hornigailuak ez ezik, zerbitzuguneak auto-garbiketa zerbitzua eskaintzen du eta maskotak garbitzeko leku berezi bat ere martxan dauka. Gainera, produktu-denda eta kafetegi zerbitzua du, ordutegi zabalean bizilagunen eskura egongo direnak: 6.00etatik 22.00ak arte, alegia. 

Esan beharra dago zerbitzuguneak atzo zabaldu zituela ateak, eta, hori ospatzeko asmoz, bezeroei zuzendutako promozio berezia martxan dauka:  40 eurotik gorako gastua egiten duenak egin berri den ogi goxoa eramango du oparitzat.

Lanbideratzea sustatzeko urrats berria

Gureak Taldeak, guztira, zazpi gasolina-zerbitzugune kudeatzen ditu Gipuzkoan: Donostiako Miramonen, Tolosan, Legorretan, Beasainen, Aginagan, Oñatin eta Bergaran. Horietaz gain, Nafarroan ere beste seiren ardura du.    

Hauetan guztietan desgaitasuna duten pertsonek lan egiten dute. Aipagarria da zerbitzuguneetako lanak, gainera, integrazioa sustatzeko eta normalizazioa bultzatzeko aukera handiak ematen dituela, etengabe publikoarekin harremanetan lan egiten delako. Hori dela eta, Gureak Taldeak GUREGAS enpresaren zabaltzearen aldeko apustu finkoa egiten du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak