Atzoko Greba Asanbladakoek diotenez, hainbat sindikatuk (abertzaleak, ez abertzaleak), alderdi politikok eta gizarte eragilek parte hartu zuten martitzeneko batzarrean: gazte mugimenduak, ikasleak, langileak, ekologistak… "Anitza izan arren guztia adosteko gai izan ginen. Adostutakoen artean garrantzitsuenak martxoaren 29ko egunaren nondik norakoak". Hala, honakoak iragarri dituzte martxoaren 29ko Greba egunerako:
- Goizean pikete informatiboak.
- 09:30etan Kalejira aldarrikatzailea plazatik hasita.
- Eguerdian hiriburuetan manifestaldiak.
- 19:00etan manifestazioa Bergarako Plazan.
"Manifestazioari garrantzi handia eman nahi diogu. Anitza, zabala eta oso jendetsua izan dadin ari gara lanean. Egoerak horrela eskatzen du eta lortuko dugu" diote.
Elkarretaratzea eta berbaldia
Bestalde, atzo, eguaztena, elkarretaratzea egin zuten Ibaragarin. Lelo hau erabili zuten: Murrizketak danoi eragiten doskue, martxoak 29 greba orokorra. Ondoren, Nekane Jurado ekonomian aditue den psikologoak berbaldia eskaini zuen. Gaia: Krisiaren nondik norakoak. Hitzaldian 30 pertsona inguru elkartu ziren.
Egubakoitzeko Goiena paparekoan, Nekane Juradori eginiko elkarrizketa argitaratuko dugu.