Aurtengo Gazte Martxa apirilaren 6an eta 7an egingo da. Saran hasi eta Lesakan amaituko da. Hala, martxaren aurkezpena, barikua, 17:00etan egingo da Bergarako gaztetxean. Joan nahi dutenek Arrano tabernan eta gaztetxean eman dezakete izena. Gauean, 23:00etan umorezko bakarrizketak izango dira. Aitor Navarro donostiarra eta Koldawer urretxuarraren eskutik. Domekan, zineklubean Could Mountain filmaren proiekzioa izango da, 18:00etan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.