Bergarako auzo alkateen babesarekin aurkeztu zuten atzo Erramu Zapatuko herri bazkaria. Martxoaren 31n 14:30erako egin dute hitzordua, Udal Pilotalekuan. Menua: txorizo egosia eta patea sarrerako gisa, oilasko errea eta entsalada jarraian eta amaitzeko kafea herriko gozotegietako bizkotxoaz lagunduta.
Giroa hobetzeko
Sagardoaren laguntza ere izango dute bazkaria "girotzeko" eta "amaitzeko herriko hainbat musikarik egun horretarako sortzen duten txarangaz lagunduta" herriko kaleetan ibiliko dira.
Antolatzaileek dei egin dute egun horretan baserritar jantziak janzteko.
Eskerrak
Era berean, eskerrak eman gura dituzte urteotan laguntzaile izan dituzten "herriko gozotegi, okindegi eta barazki denda eta Udalari", "urtero-urtero huts egin gabe azaltzen duten esku zabaltasunagatik".