Mari Carmen Nogueiras: "25 urte daramatzat hemen eta oso pozik nago nire bezeroekin"

Arritxu Barruso 2012ko mar. 20a, 12:06

Arropa-denda Martokon dagoen arren, kaletik ere etortzen zaizkio bezeroak Mari Carmen Nogueirasi.

Zer moduz beherapenak?

Nahiko pattal. Krisia asko sumatu dugu eta ez da beste urte batzuetan beste saldu.

Denboraldi berriko arropa iritsi zaizu dagoeneko. Zer jantziko da udaberrian eta udan?

Udaberria koloretsua izaten da beti, eta aurten ere hala izango da. Gorria, laranja eta berdea asko ikusiko dira.

Kalera gerturatzerik pentsatu duzu inoiz?

Gaur egun ez daude gauzak asmatzen eta aldatzen hasteko moduan. Dena dela, oso gustura nago nagoen tokian. 25 urte daramatzat hemen eta oso pozik nago nire bezeroekin.

Nola deskribatuko zenuke zure dendako arroparen estiloa?

Denetarik daukat. Ezkontza eta horrelakoetarako jantzi dotoreak ditut, baina baita egunero erabiltzeko moduko arropak. Bezeroari estilo guztiak eskaintzea da nire helburua. Adinari dagokionez ere gauza bera gertatzen da, gazteak, nagusiak eta helduak etortzen dira hona. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak