Metal doinuak, Bergarako gaztetxeko jaun eta jabe

Txomin Madina Milikua 2012ko martxoaren 18a

Bigarren edizioa izan zuen zapatuan Bergarako gaztetxean egin zuten Leni Metal Fest jaialdiak, eta argi geratu zen metal doinuen zaleak gurean  egon badaudela, eta ez gutxi gainera.

Herriko Dark Code taldeari egokitu zitzaion gauari hasiera ematea. Etxanizek, Rodrik, Willyk eta Elorzak taldearen lehen diskoko, Raise of Death laneko abestiak jo zituzten, baita Gojira Baionako taldearen bertsiorik ere.
Bergararren ostean Iruñeko Dawn of the Maya taldearen zuzeneko gogorraren txanda izan zen eta Bermeoko OST taldeak itxi zituen kontzertuak. Gaua ez zen taldeen emanaldiekin amaitu, DJ Lenimetal (jaialdiko antolatzaile Asier Lenisoro) disko jartzaile lanetan ibili zen-eta. Heavy metal klasikoa jarri zuen, besteak beste Helloweenen edo Metallicaren piezak. Arrakasta itzela izan zuen sesioak eta gaur goiza ondo sartuta zegoela amaitu da jaialdia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak