Bergarako Udal Bandako zuzendari Alfredo Gonzalez Chirlaquek Lokatza ziklismo taldearendako abestia, Lokatza izenekoa konposatu du, eta gaurko kontzertuan estreinatu dute. Bi aldiz entzun da doinua, kontzertuaren hasieran eta bukaeran.
Behin abestia estreinatutakoan, Bandako zuzendariak eta ziklismo taldeko presidenteak, Migel Anjel Larrañagak, oroigarria bat eta abestiaren partitura elkartrukatu dituzte. Larrañaga gustura agertu da doinuarekin: "Abesti bizkorra da, alaia, apur bat lasterketak izan ohi diren modukoak".
Lokatzaren ekintzetan abestia erabiltzeko asmoa ere azaldu du.