Bigarren zatian galdu zuen Bergarak Deusto Loyolaren aurka (35-37)

Edu Mendibil 2012ko martxoaren 18a

Senior mailako Bergarako eskubaloi taldeak 35-37 galdu zuen atzo etxean, Deusto Loyolaren aurka. Lehen zatian aurretik ziren Josetxo Muniategiren mutilak, baina bigarren zatian ez zuten asmatu mahoneroek. Hurrengo domekan, eguerdian, Hondarribian jokatuko du Bergarak eta han ziurtatu beharko dute mahoneroek maila mantentzea. Bergarak lau puntu ateratzen dizkio une honetan Urdulizi (Bergararen jaitsiera eragin dezakeen talde bakarra) eta hurrengo jardunaldian Basauri-Urduliz neurketa erabakigarria izango da, Basauri ere borroka berean dagoelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak