Bergarak 1-0 irabazi Oiartzuni

Edu Mendibil 2012ko martxoaren 18a

Bergarak 1-0 irabazi zion atzo Oiartzun taldeari. Sailkapeneko bosgarren tokian dago Oiartzun eta, teorian behintzat, partidu zaila zen etxekoendako, baina mahoneroek maila ona erakutsi zuten. Aitor Oregik egin zuen partiduko gol bakarra, 25. minutuan. Atzoko garaipenaren ostean 9. postuan da Bergara eta dagoeneko ziurtatuta daukate mailari eustea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak