Eguaztenean, hilaren 21ean, Esteban Olaortua eta Aitor Gabilondo antzuolarren Frankfut-Varsovia 2011 ikusteko aukera izango da; eguenean Urdin eta Izaro elgoibartarren 1.000 milla 2007-2011; eta egubakoitzean, azkenik, Edu Morenok, Aitor Gabilondok eta Iker Osak Ulambaatar-etik Beijingera izenburuko emanaldia egingo dute. Esan bezala, 19:00etan izango dira emanaldi guztiak Barrenkaleko Irizar jauregian, goiko solairuko aretoan.