Osintxuko gasolindegia zabalduko du Gureak Taldeak

Edu Mendibil 2012ko martxoaren 17a

Irailetik itxita izan ondoren, Gureak Taldeak hartuko du Osintxuko gasolindegiaren ardura. Gureakeko iturriek baieztatu digutenez, martitzenean, hilaren 20an, hasiko dira Osintxuko gasolindegian lanean.

Gureak Taldeak ia lau hamarkada daramatza pertsona ezinduendako lan ekimenak sustatzen. Gasolindegiei dagokienez, Gipuzkoan sei gasolindegi kudeatzen dituzte eta eta Nafarroan zazpi. Gipuzkoan petrolio gas likidotua (PGL), "etorkizuneko erregaia", eskaintzen duen leku bakarra kudeatzen dute Miramoneko zerbitzugunean, Donostian.

Erregaia saltzeaz gain, beste hainbat zerbitzu eskainiko dituzte Osintxuko gasolindegian: denda, etxeko animaliak garbitzeko lekua, autoa garbitzeko tunela, edota ibiligailuko alfonbra txikiak garbitzeko gunea, besteak beste. Hasiera batean lau lagunek jardungo dute Osintxun lanean eta egunero zabalduko dute gasolindegia, 06:00etatik 22:00ak bitartean hain zuzen ere. Esan bezala joan den udatik itxita izan da gasolindegia.

Lau eremutan lanean
Gaur egun, Gureak Taldeak gauzatzen dituen jarduerak lau eremutan daude bereizita: industria, zerbitzuak, publizitatea eta marketin zuzena eta laguntza zerbitzukoa. ISO 9001:2000 kalitate eta prebentzio sistema martxan jarri zuen estatuko lehen zerbitzuguneetako bat izan zen Gureak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak