Bihar, egubakoitza, Zero zabor: posible da atez atekorik gabe? izenburuko hitzaldia izango da udaletxean, osoko bilkuren aretoan, 19:00etan. Usurbilgo lehen esperientziaren berri emango dute hizlariek eta aldi bateko itzulpena eskainiko dela aurreratu dute antolatzaileek.
Kanpoko herritarren ikuspuntua
Astelehenean, berriz, Hernanin eta Antzuolan bizi diren bergarar batzuek atez atekoarekin izan dituzten bizipenak kontatuko dituzte 19:00etan, osoko bilkuren aretoan. Besteak beste, Jon Altuna Oxan, Agurtzane Loidi eta Juan Ramon Aranguren Zarra izango dira hizlarietako batzuk.
Bi hitzaldi horiek Informazio-komunikazio fasea deiturikoaren barruan kokatzen dira. Astelehenetik, hilaren 19tik 25era, Birzikatuz sortu erakusketa jarriko dute udaletxean.Bigarren fasean, Atez atekoan sakontzen izenburupean, auzoetan batzarrak eta herritarrekin, eragileekin eta merkatariekin bilerak egingo dituzte apiriletik ekainera. Hirugarren fasea udazkenean iritsiko da.