Gazte batzarra gaur, martxoaren 29ko greba deialdira begira

Edu Mendibil 2012ko martxoaren 15a

Martxoaren 29ko greba deialdira begira, Bergarako gazte eragile talde batek herriko gazteak informatu eta kontzientzia daukate helburu eta gaur eguenerako gazte batzarra deitu dute. Gaztetxean izango da, 17:00etan, eta gazteei bertara joateko deia egin diete.

Gazteek ekitaldiak antolatzen jarraituko dute datozen egunotan. Esate baterako, Nekane Juradoren hitzaldia izango da hurrengo eguaztenean, martxoaren 21ean, Miguel Altunako aretoan, 19:00etan. Hitzaldiaren aurretik elkarretaratzea deitu dute ikastetxe aurrean, 18:30ean.

LAB sindikatuaren greba batzordea

Grebarekin lotuta, Bergarako LAB sindikatuak greba batzordea sortu du. Gaiarekin interesatutako herritarrei eta eragileei gonbidapena luzatu nahi diete aipatutako batzordean parte hartzera. Martitzenero elkartuko dira kultura etxean, 18:30ean hasita.

LAB sindikatuaren hitzaldiak eguenean

ELA sindikatuak, berriz, ELAko kideei eta lagunei zuzendutako bi hitzaldi egingo ditu Bergaran. Biak ere eguenean, hilaren 22an, izango dira, ELAko egoitzan, Ibargarai kaleko 26. zenbakian, 10:30ean lehena eta 18:00etan bigarrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak