Lan erreformaren aurka Greba orokorra egitera deitu du ESK sindikatuak

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko martxoaren 14a

"Lan erreformaren aurka" Greba orokorra egitera deitu du ESK sindikatuak gaur Bergaran egin duen elkarretaratzearen bidez. ESKren irudikoz, Erreforma honen "gezurrak agerian utzi behar dira. Ez du krisitik ateratzeko baliorik ezta enplegurik sortzeko ere".

Raxoiren Lan erreformak ez duela enplegurik sortuko dio ESK sindikatuak. Hiru arrazoi nagusigatik:

Iraizpena edo "langileen kaleratzea merkatzen" duelako, "ugazabei, nahi eta eskatzen" zutena emanez.

"Errotazioa, lanposturik ez"

Enpresa txiki eta ertainenei ahalbidetzen dielako urte bateko iraunaldiko mugarik bako kontratuen bidez, "langileak kalte ordainik barik eta doan kaleratzea". Eta, ondorioz, kontratu hauek "lanpostu  berriak sortu beharrean enpleguan errotazioa suspertzen" duelako.

"Ugazabei bitarteko guztiak eskaintzen dizkielako enplegu iraunkor eta kalitatezkoak sor ez ditzan".

"Inoiz asmatu bako bitartekoak" 

Bestalde, Lan erreforma harago doala eta ugazabek, "inoiz asmatu bako bitartekoak" eskaintzen dizkietela dio ESK sindikatuak.

Horren aurrean, "Erreforma bertan behera botatzeko, mobilazatu beharra" dagoela dio sindikatuak.

"Soluzioa mobizazioa"

"Soluzioa ez da gizarte elkarrizketa eskatzea, baizik eta mobilizatzea kaleetan eta enpresetan. Eta, honenbestez, martxoaren 29an, aukera galanta daukagu Gobernu eta ugazaberiaren erasoari honenbesteko erantzuna emateko" diote ESK sindikatukoek.

Gaur eguerdian egin dute elkarretaratzea Bergarako Ibargarai kalean. Horren aurretik, Lan Erreformari buruzko formazioa eman die ESK sindikatuko ordezkariei Avelino Ruiz De Azuak.

Horretaz gain, ESK sindikatuak iragarri du martxoaren 27rako berbaldi bat, 18:30ean, Arrasateko Kulturaten Igor Menarekin. Izenburua: Lan erreformaren Kontra Greba orokorra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak