Ia bi urte dira Goienak Bergarako Irizar jauregian zuen bulegoa utzi zuela, baina herritarrengandik aldendu barik, herrian bertan gertuan egoteko helburuarekin, Goienak hitzarmena sinatu berri du Jardun Euskara Elkartearekin. Modu horretan, bergararrak aurrerantzean Goienarekin zuzeneko harremanetan ipintzeko Jardunek kultura etxeko sotoan duen bulegora gerturatu besterik ez dute egin beharko.
Hemendik aurrera herritarrak Jardunen bulegoan ipini ahal izango dituzte eskelak, zorion agurrak, sailkatuak edo ezkontza-zorionak. Horrez gain, Goienari edozein ohar utzi nahi izanez gero ere hortxe aukituko dute horretarako bidea. Jardunen bulegoa zabalik dago astelehenetik ostegunera 09:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 19:00etara eta egubakoitzetan 09:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 18:00etara.
Goienak herritarrak animatu nahi ditu, lehen Irizar jauregian egiten zuten bezalaxe, orain Jardunen bulegora urbiltzera.