Angiozarko trikitilari eta pandero jotzaileen Udaberriko kontzertua barikuan

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko martxoaren 13a

Angiozarko trikitilari eta pandero jotzaileen Udaberriko kontzertua izango da oraingo egubakoitzean Angiozarko saloian. 20:00etan hasiko da emanaldia eta aurten hasitako taldetxo bat batuko zaie dagoeneko urteak daroatzaten soinujoleei. Emanaldiaren osterako, triki-poteoa iragarri dute.

Honako hauek joko dute: Maialen, Mariñe, Oxel, Oihan, Lur, Maite, Eneritz, Miren, Eneida, Jose Anjel, Mila, Xabier, Iker, Agurtzane, Ezozi, Marijo eta Laura.

Joko dituzten piezak, ostera, hauek:

  • 'Ai Seu te pego' (euskaraz).
  • 'Behin batean Loiolan'.
  • 'Nere maite polita'.
  • 'Quisiera ser alcalde'.
  • 'Uxo xuria'.
  • 'Medieval sounds'.
  • 'Popurria'.
  • 'Beti eskamak kentzen'.
  • 'Neskazaharrak'.
  • 'Bikoitza'.
  • 'Gaueko izarra'.
  • 'Bi zati'.
  • 'Gaztelugatxe'.
  • 'Azken dantza'.
  • 'Euskotar ereserkiak'.
  • 'Nafarroa gaindi'.
  • 'Udako egunak'.
  • 'Martxa baten lehen notak'.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak