Erakusleihoetan artelanak erakusteko izenematea zabalik dago

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko martxoaren 12a

Helburua da alde zaharreko bizitza komertziala berpizten laguntzea era erakargarri batean, eta Bergarako artisten potentziala balorean jartzea. Izenematea zabalik dago lanak erakutsi nahi dituzten artista zein lokalen jabeendako.

Bergarako Udalak egitasmo bat jarri du abian alde zaharreko lokal komertzial hutsen erakusleihoak Bergarako artisten artelanez dotoretzeko. Honen helburua da beste ekintza batzuen artean alde zaharreko bizitza komertziala berpizten laguntzea era erakargarri batean, eta Bergarako artisten potentziala balorean jartzea. Ondorioz, Alde Zaharrak duen izaera monumentalaz gain, ikutu kolorista eta abanguardista hartuko luke, kalea museo-ireki bihurtuz, danon gozamenerako eta erakargarri eginaz bisitari eta turistentzat.

Ekimen honetan parte hartu nahi duen Bergarako edozein artistak du aukera eta Udalak parte hartzera gonbidatzen ditu. Informazioa jaso ahal izateko zuzendu BEART elkartera (635 713 269) edo kultura etxera (943 77 91 58). Izenematea martxoaren 26ra arte izango da.

Bestalde, proiektuan parte hartu nahi duten alde zaharreko eta itxita dauden 25 lokal komertzialek izena eman dute. Udaletik dei egin nahi diete proiektu honen berri jaso eta oraindik erabakirik hartu ez duten lokal komertzialen jabeei, izena emateko epea martxoak 16an bukatuko dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak