Mari Karmen Gallastegi eta Enrique Zuazua, Aranzadiko ikasleekin

Edu Mendibil 2012ko martxoaren 9a

Jakiundeko kide diren Mari Karmen Gallastegi ekonomilari bergararra eta Enrique Zuazua matematikaria Aranzadi ikastolan izan dira gaur goizean. Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleekin solasaldia izan dute Gallastegi bergararrak eta Zuazuak. Haien azalpenak adi-adi jarraitu dituzte ikasleek. Mari Karmen Gallastegi ekonomia sailburua izan zen 1990eko hamarkadaren hasieran eta Zuazua BCAM ikerketa zentroko (Basque Center for applied Mathematics) zientzia zuzendaria da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak