zapatuan 16:30ean Labegaraietan aurrez aurre izango duten kontrarioa ez da opariak egitera etorriko, Arrasatekoak ere garaipen beharrean daude, bi talde horien artean hiru puntuko aldea baino ez dagoelako. Horrenbestez, jaitsiera postuengatik borrokan dabiltzan bi talderen arteko derbia izango da.
Sentzazio onak bueltan
Joan den astean sailkapenean dezente aurrerago dagoen Santo Tomas taldeari irabazi izanak (54-64) erakusten du talde honen benetako gaitasuna.
Partiduko lehenengo minutuak ez ziren batere onak izan, bi taldeak makal ibili zirelako taulara begira, kontzentrazio falta handiaz. Lehiako bigarren zatian etorri zen Bergarakoen errakzioa. Markagailuan atzetik joatetik (32-28) partzial ederra egin (17-3) eta alde horri eutsi zioten amaierara arte (54-64).