Politika feminista
Era berean, zera jasotzen da onartutako adierazpenean. "Emakumeok jasaten dugun zapalkuntza egiturazkoa da, Hau da, jendartearen egituraren emaitza da eta antolaketa ekonomikoan, politikoan eta ideologikoan uztartuta dago. Udaletan garatu nahi dugun politika feministak estrukturala den arazo bati erantzun nahi dionez, ezinbestean politika intregrala izaan behar du emakumeen bizitzaren arlo guztietan eragin behar duelako".
Politika feministak emakumeen gidaritza eta parte hartzea bilatuko duela diote eta, azkenik, Udalak mugimendu feministak martxoaren 8aren inguruan antolatuko dituen ekimenetara joateko deia egin die herritarrei.