Kata modalitatean alebin mailako Maddi Iñarrak hirugarren postua lortu zuen, eta kumitean ere hainbat domina eskuratu zituzten. 40 kilotik beherako kategorian Ibai Sanz bigarren izan zen eta Asier Muñoz hirugarren; 50 kilo baino gutxiagoko mailan Urko Nogalesek zilarra eskuratu zuen, eta 60 kilotik gorakoen mailan Gorka Markezek urrea jantzi zuen.