Zakua bete ekimen, Bergarako gaztetxean

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko martxoaren 7a

Zakua ekitaldiz bete dute Bergarako gaztetxean eta hil amaierara arte ia egunero dago zerbait. Atzo, esaterako, Izan, egin, eragin dokumentala eman zuten, Euskaraz bizi nahi dut astearen barnean. Egubakoitzean, bigarren aldiz, "gaztetxeko borroka ildoak eta kezka sozialei" buruz jarduteko bilera irekia iragarri dute, 22:30ean. Helburua da "arazo eta ezinegon desberdinei buruz solas egitea". Baina, beste hamaika hitzordu dituzte prest martxorako. Era askotakoak.

Gazteen egoera, etxebizitza arazoa, kontrol soziala, presoak, kultura, parekidetasuna, ingurumena, burujabetza, internazionalismoa, sistema kapitalista... Horiek aztertuko dituzte oraingo egubakoitzean, hilaren 9an. Horretaz gain, gazte lokalean "kezka hauek zela jorratu daitezkeen pentsatu, kontsekuente izan eta ekimenak antolatzea" da.

Zapatu goizean, salsa ikastaroa izango da eta gauean Euskal Herrian Euskaraz, Ikasle abertzaleak eta Jardun-ek antolatuta, Euskara bizi nahi dut astearen baitan, kontzertuak izango dira gaztetxean, 22:30ean hasita.

Domekan, bestalde, Zero-zabor filosofiari buruz berba egiteko aukera izango da, horretarako antolatu den kafe tertulian. Horren aurretik, baina, 17:00etan Incinerando el futuro dokumentala emango dute eta ondoren hitza irekiko da "guztion artean solas egiteko".

Hemen martxorako antolatu dituzten ekimenen zerrenda, egunez egun:

  • Martxoak 7, eguaztena: Tailla tailerra.
  • Martxoak 9, egubakoitza: Gaztetxeko borroka ildoen bigarren bilera irekia gaueko 22:30ean.
  • Martxoak 10, zapatua: Goizez, salsa ikastaroa.
  • Martxoak 10, zapatua: Kontzertuak gaztetxean Euskaraz bizi nahi dut astearen barruan, 22:30ean
  • Martxoak 11, domeka: Kafe tertulia, 17:00etan, zero-zabor filosofiari buruzkoa. Incinerando el futuro dokumentala emango da lehenengo eta ondoren tertulia irekiko da.
  • Martxoak 14, eguaztena: Tailla tailerra.
  • Martxoak 16, egubakoitza: Kontzertuak, Nessun Dorma eta 3797.
  • Martxoak 17, zapatua: Goizez, euskal dantzen ikastaroa.
  • Martxoak 17, zapatua: Leni metal fest II: OST, Dawn of the maya eta Dark Code-ren kontzertua eta ondoren Dj Leni metal.
  • Martxoak 18, domeka: Zine-kluba: En el hombre del hijo.
  • Martxoak 21, eguaztena: Tailla tailerra.
  • Martxoak 23, egubakoitza: Umorezko bakarrizketa, Aitor Navarro eta abarren eskutik.
  • Martxoak 25, domeka: Zine-kluba: Could mountain.
  • Martxoak 31, zapatua: Erramu zapatua.

Bestalde, apirilerako, feminismoari buruzko kafe tertulia iragarri dute: Mujeres presas izenburuko hitzaldia. Baita, egubakoitzak kartzelan egitasmoaren aurkezpen jaia; zine-kluba, apirilaren 1ean, Manual para fabricar un terrorista izenburuko filmarekin, eta apirilaren 22an, El apartamento, liburu aurkezpena, Aste Santutako auzolana...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak