Bi mendi irteera iragarri dituzte Pol-Poleko beteranoek eta eski sailekoek. Lehenengoek, egun osorako, Bizkaia aldera. Sudupetik Ganekora, hain justu ere. Martxoaren 18an izango da, domekan. 08:00etan abiatuko dira Bergaratik. Udal Pilotalekuaren aurrealdean egin dute hitzordua. Tontorrera igo ostean, Bilbon amaituko dute eguna. Txartelak Pol-Poleko bulegoan eskura daitezke.
Eta eski sailekoek, bestalde, Espainia aldean elur gutxi egin duela-eta, berez Bujaruelora egin behar zuten irteera, Frantzia aldera egitea erabaki dute: Valle d'Osssue aldera, Pic de Soques-era. Martxoaren 17an eta 18an. Irteera horren gainean berba egiteko, martxoaren 13an, eguaztena, 19.00tan, batzarra egingo dute Pol-Poleko bulegoan.