Pikupe Produkzioak aurkeztu dute, kultura sortzaileei bultzada emateko

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko martxoaren 5a

Pikupe Produkzioak aurkeztu zuten egubakoitzean Bergaran. Kultura sortzaileei bultzada emateko jaio den enpresa, herriak kulturaz zipriztintzeko antolatzaile eta sortzaileen bidelagun izan nahi duena. Karlos Etxaniz eta Iker Muruamendiaratz bergarar ezagunak daude Pikupe Produkzioak enpresaren atzean. Oihan Vegak egin zituen zeremonia maisu lanak eta Elvis Caino disko jartzaileak girotu zuen iluntzea.

Bergarako Artekalean dute egoitza, sasoi batean Pikupe elkarte gastronomikoa (aurkezpenean esan zutenez, Gipuzkoan sortu zen lehena) izan zenaren toki berean. Egoitzan bertan egin zuten aurkezpena eta kulturaren munduko hainbat bergarar batu zen bertara, Jesus Elortza alkatea bera ere tartean zela.

Dantza, antzerkia, bakarrizketak, disko jartzaileak, pintoreak, abesbatzak, artistak…, formatu txikikoak, batik bat, baina baita bestelakoak ere, bultzatu nahi ditu Pikupe Produkzioak. Sortzaileen eta kultura programatzaileen artean elkarlanean jardunez. Bestelako ekitaldi eta jaialdiak ere antolatu edo bideratu nahi dituzte, eztei egunak eta abar esaterako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak