Martxoaren 7an, eguaztena, gurasoei zuzendutako nutrizioari buruzko ikastaroa hasiko da Mireia Alberdiren eskutik. Ikastaroa martxoko eguazten guztietan izango da, 18:00etatik 19:30era bitartean.
Ikastaroa haur txikiei eskaini beharreko nutrizioari buruzkoa da: elikadura osasuntsua, kantitateak, jangela eta etxekoa nola uztartu, txutxeak noiz, janari azkarra… bezalako gaiak jorratuko dituzte ikastaro teoriko praktiko honetan.
Zaintza zerbitzua ere egongo da, gurasoak ikastaroan dauden bitartean, haurrak begirale batekin egongo dira. Prezioa da 15 euro. Zaintza zerbitzua behar dutenendako 25 euro.