Bergara 2 - Beti Gazte 1: animoak igotzeko beharrezko puntuak etxean geratu dira

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2012ko martxoaren 4a

Partidu garrantzitsua zen, aste gogorra izan da, baja asko ditugu zigorrak eta gaixotasun arrazoiengatik" zioen pozik, Bergarako entrenatzaileak. Etxekoen akats bat aprobetxatuta, kanpokoak aurreratu ziren 5. minutuan. Atsedenaldian, 0-1 markagailuan. Jokalari batzuk aldatuta, etxekoak gailendu ziren bigarrenean:  korner baten ondoren, buruz sareratu zuen Ander mahoneroak, partidua berdinduz. Hamar minutu falta zirela egin zuen Iker Azkonagak bigarrena.  

Zapatuan, Elgoibarren jokatuko dute; aurkari zuzenak dira eta horregatik, irabaztea komeni. Helburua betetzeko, Galanek espero du oraingoan izan ez dituen jokalariak berreskuratzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak