Xabier Silveirak Bergaran aurkeztu zuen liburua

Leire Kortabarria 2012ko martxoaren 3a

Xabier Silveira idazleak jendaurrean aurkeztu zuen A las nueve en el Faisán liburua, Bergarako gaztetxean. Zenbait pasarte irakurri zituen entzuleen aurrean.

 

Bergarako gaztetxeko Angiolillo liburutegiak antolatuta, A las nueve en el Faisan liburua aurkeztu zuen Xabier Silveirak egubakoitzean, gaztetxean. Bertsoak ere izan ziren aurkezpen ekitaldian, Unai Gaztelumendi eta Aritz Etxeberria izan ziren-eta kantuan.


A las ocho en el Bule lehen liburua Faisan tabernan amaitzen da eta hortik ekiten dio bigarrengo honi Silveirak. Adierazi zuen Faisan taberna berarentzat oso esanguratsua dela. Silveirak aurreratu zuen hirugarren eta azken liburua euskaraz izango dela, eta, zehaztu, lehen biak gaztelaniaz izan direla horixe ikusten zuelako natural.

Egubakoitzeko hitzaldian, bertsoak ere hartu zuen protagonismoa. Izan ere, Silveirarekin batera bi bertsolari izan ziren: Unai Gaztelumendi eta Aritz Etxeberria. Silveirak bere liburuko pasarteak irakurri zituen eta horien harira bertsoak bota zituzten Gaztelumendik eta Etxeberriak. Jorratu zituzten gaietako batzuk izan ziren Euskal Herriak bizi duen egoera politikoa eta haurtzaroko traumak. 35 lagun inguru batu ziren Bergarako gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak