Bergaran ari dira kiroleko eragileen artean kiroleko lehentasunak zehazten

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko martxoaren 1a

Bergarako Kirol Kontseiluak batzarra egin zuen atzo Agorrosingo kirol gunean. Guztira, 24 lagun bertaratu ziren: partikularrak, eskoletako ordezkariak, kirol elkarteetakoak, osasun mundukoak, partidu politikoetakoak, e.a.

Kontseiluaren funtzionamenduaz hitz egin ondoren, 2012-15 epealdirako plana egiteko helburuen eta lehentasunen inguruan luze jardun zuten. Baina, horretaz gain, martxoaren 16a bitartean, herritarrek aukera izango dute beren proposamenak egiteko, lehentasunak markatuz horretarako sortu duten blogaren bitartez. Agorrosingo harrera lekuan ere eska daiteke orria ekarpenak egiteko.

Halaber, martxoaren 16a arte epea irekia egongo da proposamenak jasotzeko, Kirol kontseiluaren batzorde iraunkorreko kide izan nahi duten izenekin. Batzorde iraunkorrean, 8-10 kide izango dira, eta 2-3 hilabetetik behin batuko da.

Bergarako kirol kontseilua, urtean bitan biltzeko asmoa dago, baina partaidetza blogaren eta beste baliabideen bidez  bultzatuko da .

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak