Patxi Ugalde Gipuzkoako txapeldun

Xabier Urtzelai 2012ko mar. 1a, 10:18

Asteburuan jokatu zuten Irunen Gipuzkoako txapelketa, eta bertan parte hartu zuten 112 piraguisten artean egon ziren Beti Bustiko sei lagun. Gazte mailan Patxi Ugalde izan zen onena, eta aipatzekoa izan zen Aritz Gimbertek egindako lan ona, domina eskuratzeko lehian ibili zen-eta. Asteburuan San Migelen lehiatuko dira.

Patxi Ugalderen lehenengo postuarekin eta Aritz Gimberten laugarrenarekin batera Beñat Lizarralde zazpigarren sailkatu zen. Kadete mailan bederatzigarren izan zen Jokin Labaien, eta 23 urtez azpikoen mailan Antxon Etxabe seigarren izan zen, eta beteranoetan Kuxik ere sailkapen bera egin zuen, seigarren. Aurreratu moduan, maila gaztetxoetan San Migelen lehiatuko dira datorren astean, eta martxoaren 24an Bergaran egingo dute txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak