Bergarako Udalak Turismo eta Museoko teknikaria kontratatu nahi du. Aldi baterako izango da eta, halaber, lan-poltsa osatu nahi du deialdi bidez. Filosofia eta Letretan Lizentzia (Geografia eta historia arloan) edo parekoa den titulua izatea, edo titulua lortzeko eskubideak ordainduta izatea beharrezkoa izango da lehiaketan izena emateko. Eta laugarren hizkuntz eskakizunari dagokion euskara maila edukitzea ere derrigorrezkoa izango da. Oinarriak, Idazkaritzako bulegoetan eta webgunean daude: www.bergara.net.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.