Xabier Silveira Bergarako gaztetxean, liburua aurkezten eta bertsotan

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko otsailaren 29a

Xabier Silveira idazle eta bertsolariaren A las nueve en el Faisan-en bertso-liburu aurkezpena izango da Bergarako gaztetxean oraingo egubakoitzean, martxoaren 2an.

Angiolillo Bergarako gaztetxeko liburutegiak hilero antolatzen duen aurkezpenetako bat da. A las ocho en el Bule liburuaren jarraipena da Silveiraren azkena eta aurkezpenean Xabier Silveira eta laguntzaile batzuk izango dira liburua bertsoekin aurkezten. 18:00etan izango da.

Bestalde, gauean, Bergarako gaztetxeko bertso eskolaren lehen saioa izango da. Horretarako, herriko zenbait bertsolari aditu izango dira haien lehen pausoak azaltzen.

Euskal dantzak bertan behera

Horretaz gain, asteburuari dagokionez, gaztetxeko euskal dantzen tailerrekoek aditzera eman dute zapatu honetako saioa bertan behera gelditu dela eta hurrengo saioa martxoaren 17an izango dela.

Bestalde, egubakoitz honetako asanblada, Silveiraren liburu aurkezpena dela eta, 17:00etan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak