Ikus-entzuleek saioan parte hartzeko eta alkateari galderak luzatzeko aukera izango dute, saioa zuzenean baita (21:30). Hainbat modutara egin ahal izango dute hori:
Zuzenean:
- Telefonotik deituz: 943 25 05 03
- Twitter bidez: #harira hashtag-a erabilita.
Aurretik:
- Posta elektronikoz: harira@goiena.com helbidean.
- Goiena.net-en, albiste honen barrenean, zeure galdera edo iruzkina erantzunetan utziz.
Herritarrek parte hartzeko hainbat modu, hortaz. Orain, galderak edo kezkak luzatzeko gonbita luza nahi dizuegu Goienatik. Ea, ba, parte hartu.
Saioen egutegia
- Martxoak 6: Bergara
- Martxoak 13: Arrasate.
- Martxoak 20: Aretxabaleta.
- Martxoak 27: Eskoriatza.
- Apirilak 3: Antzuola.
- Apirilak 17: Aramaio.
- Apirilak 24: Elgeta.
- Maiatzak 8: Leintz Gatzaga.