Euskaraz bizi nahi dut astean, besteak beste, dokumentalak, hitzaldiak, bertso afaria eta haurrentzako jolasak egingo dituzte.
Euskal Herrian Euskaraz, Ikasle Abertzaleak eta Jardunek azken urte hauetan euskararen normalizaziorako egin den lan guztia nabarmendu zuten, baina oraindik lan asko egiteko dagoela azpimarratu zuten. Euskaraz bizitzeko aukerak sortu behar direla adierazi zuten, hala nola, sendagileak, epaileak, hedabide euskaldunak… Hori gabe euskara oso eremu txikian izaten jarraituko dugula uste dute ekimen honen antolatzaileek.
Egitaraua
- Martxoak 6, martitzena: Izan, egin, eragin EHEren dokumentalaren emanaldia, 19:00etan Gaztetxean.
- Martxoak 7, eguaztena: Iñaki Martinez de Lunaren euskaraz bizi nahi dut baina... hitzaldia, 19:30etan kultur etxean.
- Martxoak 9, egubakoitza: Bertso afaria Jon Maia eta Agin Rezola bertsolariekin. Agorrosin tabernak antolatuta.
- Martxoak 10, zapatua: 16:30etan, haurrentzat tailerrak Simon Arrietan. 19:00etan, euskaraz bizi nahi dut kalejira San Martin plazatik hasita. 23:00etan, Kontzertuak gaztetxean.