Egutegiak ez dauka aparteko nobedaderik azken urteotako irteerekin alderatuta. Abuztuko oporren ostean, irailaren 2an itzuliko dira errepidera eta urriaren 28an egingo dute azken irteera, Dorletara itzuliz. Bien bitartean, 32 domeketan aterako dira herriko txirrinduzaleak.
Udan kilometro gehiago
Irteerarik luzeenak uda aldekoak izaten dira, ordurako kilometro dezente eginak dituztelako. Quebrantahuesos proba ospetsua ekainean da eta aurten ere ez da faltako herriko ordezkaririk. Era berean, urteroko bidaia San Fermin egunerako aurreikusi dute aurten.
Hona hemen denboraldiko lehen irteerak:
- Martxoak 4: Bergara-Dorleta-Bergara. 50 km.
- Martxoak 11: Bergara-Itziar-Bergara. 70 km.
- Martxoak 18: Bergara-Udana-Aizpurutxo-Bergara. 65 km.
- Martxoak 25: Bergara-Ondarroa-Markina-Ixua-Bergara. 85 km.
- Apirilak 1: Bergara-Arlaban-Zalduendo-Bergara. 90 km.
- Apirilak 8: Bergara-Kanpazar-Zornotza-Durango-Bergara. 100 km.
- Apirilak 15: Bergara-Gasteiz-Legutio-Bergara. 100 km.
- Apirilak 22: Bergara-Gerrikaitz-Iurreta-Kanpazar-Bergara. 82 km.
- Apirilak 29: Bergara-Arlaban-Otxandio-Arlaban-Bergara. 80 km.
Martxoko eta apirileko irteerak 09:00etan egingo dituzte San Martin plazatik. Maiatzekoak 08:30ean izango dira eta ekaineko eta uztaileko domeketan 08:00etan aterako dira.