La Exquisita, 30 urtez Bergarara etortzen

Edu Mendibil 2012ko otsailaren 27a

Urteroko hitzorduarekin ez dute kale egin La Exquisita txurro-dendakoek. Manuel Camposek argitu digunez, 1982ko Pazkoetan hasi ziren Bergarara etortzen. Azken urteotan negu partean ere etorri dira. Herritar asko eta asko hurbildu dira txurro-dendara azken asteotan. Hotzarekin salmentek gora egiten dutela aitortzen dute La Exquisitako arduradunek.

Manuel eta Arrate Villamor senar-emazteekin batera, haien seme-alabetako bat, Diego, eta honen neskalaguna, Lorena ari dira Bergaran egunotan jarritako txurro-dendan.

Martxoaren 11ra arte egongo da La Exquisita frontoian, kioskoaren parean. Goizez, domeketan zabaltzen dute, 09:00etatik 12:30era eta arratsaldez egunero, 17:00etatik 21:00etara.

Esan bezala, tradizioa bilakatu da La Exquisitaren etorrera; txurroen zain izaten dira adin ezberdineko herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak