Bertso afaria Osintxun Unai Iturriaga eta Onintza Enbeitarekin

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko otsailaren 27a

Oraingo zapatuan, martxoaren 3a, urtero bezala, Santu Martirixen eguna dala-eta Osintxun bertso afaria izango da, herri batzarrak antolatuta. Aurten, Unai Iturriaga eta Onintza Enbeita egongo dira, bertso afarira gerturatzen diren guztiekin batera, gau ederra elkarrekin pasatzeko.  Afaria 21:30ean izango da eta txartelak Txuringo tabernan eta Euskaldunanean daude salgai. 27 eurotan langileentzat, eta ikasle eta langabetuentzat 22 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak