Bigarren zatian ere ez ziren fin ibili euren atea defendatzeko orduan bergararrak, eta etxekoak lasai ibili ziren erasoan. Horrenbestez, 12 goleko abantaila ere lortu zuten Egia Katako mutilek. Mahoneroek baina, erreakzionatu eta joko ona egiten hasi ziren; defentsan hobeto eta erasoan asmatuz; bost golera murriztu zuten aldea. Markagailuari buelta emateko beranduegi esnatu ziren bergararrak ordea. Hala, 42 eta 35 amaitu zen norgehiagoka.