Bergara hobeto ezagutzeko lehiaketa egiten ari dira

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko otsailaren 24a

Herriko DBHko ikasleek dihardute lehiaketa horretan. Atzo hasi eta gaur eguerdian bukatuko dute.

Aranzadi, Mariaren Lagundia eta Ipintzako DBHko laugarren mailako ikasleak Bergara ezagutzen izeneko lehiaketan murgilduta daude. Atzo egin zuten lehen saioa eta gaur egubakoitza, goizean barrena bigarren eta azkena egiten dihardute. Lehiaketaren helburua Bergara gehiago eta hobeto ezagutzea da eta horretarako hiru oinarri ditu lehiaketak: galdera-erantzunak, ikusentzunezko proba eta ginkana.

Proba guztietan puntu gehien eskuratzen duen taldeak jasoko du gaur saria, Valdezkarayra eskiatzera joateko irteera, hain justu ere. Aipatzekoa da, bestalde, herria gehiago ezagutzeaz gain, ikasleek eurek ere elkar ezagutzeko aukera paregabea dela. Izan ere, taldeak hiru ikastetxeetako ikasleekin osatzen dira.

Bergara ezagutzen lehiaketa herriko ikastetxeek, Udalak, Jardunek euskara elkarteak eta EHBEk antolatzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak