Sagardotegira, eta Reala animatzera

Xabier Urtzelai 2012ko otsailaren 21a

Bergarako Erreal-zaleak lagun taldeak irteera antolatu du domekarako, sagardotegira eta Realaren partidua ikustera. Domekan, otsailak 26, jokatuko du Realak Mallorcaren kontra, eta Bergarako lagun taldekoak eztarria ondo bustita joango dira talde txuri-urdina animatzera.

Domekan 13:00etan irtengo dira Bergarako autobus geltokitik, eta Astigarragako Petritegi sagardotegian bazkaldu eta gero joango dira Anoetara. Bazkariagatik 30 euro ordaindu beharko dute, eta Anoetako sarreragatik 20 euro. Hala, izena emateko eguna datorren eguena izango da, hilak 23, Matxiategi elektragintza dendan (943 76 19 94). Partidua 18:00etan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak