Bizikasiren Hamabostaldia martxoan

Edu Mendibil 2012ko otsailaren 20a

Bizikasik ekitaldiz jositako hamabostaldia iragarri du martxorako. Programa zabala prestatu dute Bizikasikoek eta ikastaroak izango dira hamabostaldiaren ardatza. Era berean, hainbat hitzaldi izango dira Miguel Altuna aretoan martxoaren 1etik 15era.

Arantzazu Iñarra, Elikagaien Zientzian eta Teknologian lizentziatuak eta Maria Angeles Ortiz, Farmazian lizentziatuak Udaberria prestatu: sendabelarrak eta elikadura hitzaldia egingo dute hilaren 1ean Miguel Altunako aretoan.

Ikastaroei dagokienez aukera zabala izango da: Automobilen gidatze ekonomikoa; Lan bilaketarako joera berriak (martxoaren 8an); Android aplikazioak (martxoaren 12an); gimnasia hipopresibo tailerra (martxoaren 6an); makillaje perfekzionatzea (martxoaren 8an); pertsona nagusien zaintza: oinarrizko printzipioak eta jarrerak (hilaren 7an); edota webguneen diseinua (hilaren 13an), besteak beste.

Martxoaren 14an, terapia alternatibo eta osagarrietan unibertsitate-aditua den Mari Angeles Trillok Osasuna XXI. mendean gaia jorratuko du. Proba psikoteknikoetan aritzeko teknikak jorratuko dituzte hilaren 15ean eta Eduardo Malagon EHUko Ekonomia eta Enpresa Ikasketen Eskolako zuzendariordeak krisiaren gainean jardungo du martxoaren 15ean, 19:00etan. Hizlaria egungo krisia ulertzeko gako batzuk azalduko ditu, era erraz batean eta adituek erabiltzen dituzten hitz teknikoak eta jerga alde batera utziz.

Argibideak 943 76 93 94 telefonoan edo info@bizikasi.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak