Bergarako neska-mutiko koadrila Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko otsailaren 20a

Azkeneko urteotako Aratusteetan bezala, aurten ere geldiunea egin dute Bergaran, Pirrotx, Porrotx, Marimotots eta konpainiak. 'Zazpikoloroa' azken ikuskizunarekin etorri dira eta bi saiotan bete zuten Udal Pilotalekua zapatuan. Aurten, gainera, berritasunekin etorri dira. Izan ere, bergarar pailazo txikien laguntza izan dute, irrietarako beti prest dauden neska-mutiko dantza zaleak. Amaierako trakan, taula gainera igo eta hainbeste miresten duten pailazoekin batera dantzatzeko aukera izan zuten. Primeran moldatu ziren, gainera.

Magali Muruamendiaraz bergarar neskatilari laguntzeko, Aranzadi ikastolan emanaldi berezia egin zuen iazko udan Porrotxek. Orduan ere, neska-mutiko koadrila lagun izan zuen pailazoak. Zapatuan berriro elkartu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak