Denboraldi ona egin zuen Lokatza Ziklismo Eskolak iaz. Jubenilak bikain aritu ziren, besteak beste, Mikel Aristik 10 garaipen lortu zituen. Eneko Lizarralde eta Hodei Orobengoa ere fin ibili ziren kategoria berean. Bestalde, kadeteek ere ondo egin zituzten etxeko lanak eta talde lan ona egin zuten. Aipatzeko da baita Urtzi Muguruzak sailkapen orokorrean lortutako bigarren postua.
Bada, emaitza horiek hobetzeko edo berdintzeko gogoz datoz Lokatza taldeko txirrindulariak.
23 txirrindulari
Goizean egin dute taldearen aurkezpena. Guztira 23 txirrindularik hartuko dute parte lasterketetan alebin, infantil, kadete eta jubenil kategorietan. Talde guztietako txirrindulariak aurkeztu eta talde argazkiak atera dituzte Irala kalean egin duten ekitaldian.
Indurainekin argazkia
Iazko Soraluzeko lasterketan Mikel Aristik lortu zuen garaipena eta taldeka Lokatza izan zen hoberena. Hain zuzen, egun hartako oroigarria eman dio Juan Mari Oregi lasterketako antolatzaileak Migel Angel Larrañaga Lokatzako lehendakariari. Zehazki, mahoneroek Indurainekin atera zuten argazki bat oparitu dio