Lepo bete zen Udal Pilotalekua atzo gauean, egubakoitza, Bergarako Udal Musika Bandak eta Orkestra Sinfonikoak eskainitako Aratuste kontzertua jarraitzeko, eta izan zen kanpoan geratu behar izan zuenik ere. Lehen zatian, Aratusteetako abestiekin nahastu zituzten hainbat pieza; eta bigarrenean, 'Ai amatxo!' musikalaren txanda iritsi zen: Abba taldearen 'Dancing Queen', 'Waterloo', 'Mamma Mia' edota 'Chiquitita' kantu mitikoak jo zituzten, antzerki eta dantzaz lagunduta. Herritarrak txalo zaparrada izugarriarekin aitortu zieten parte hartzaileei egindako lana.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.