Bergarako eskolek mozorrotu dute kalea

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko otsailaren 18a

Atzo Eguen Gizen; gaur Egubakoitz Mehe. Eta atzo bezala, gaur ere mozorroak Bergarako kalean. Gaur, eskoletako umeak, neska-mutiko koskorragoak eta maisu-maistrak. Mariaren Lagundiko eta Aranzadi Ikastolakoak. Lehenak, eskimal, pinguino eta abarrez. Mozorro koloredunak, musika eta guzti. Aranzadikoak ere alaitsu, euskal inauterietako tradizioari eutsiz, Joaldun, Txatxo, Kotilungorri eta abarrez. Martitzenean, San Martin ikastetxekoen txanda. Eta, bihar, gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak