Abba taldearen garai onenetara bidaia, Aratuste kontzertuarekin gaur

Arritxu Barruso 2012ko otsailaren 17a

Mama Mia, Dancing Queen edo Waterloo bezalako kantu ezagunak abestu eta dantzatzeko aukera izango da gaur, egubakoitza, Udal Pilotalekuan. Urteroko Aratuste Kontzertuan aurten Ai Amatxo musikala antzeztuko dute eta modu horretan Abba taldearen garai onenetara eramango dituzte entzuleak, baina kasu honetan euskal landetxe batean kokatuko da akzioa.

Kontzertuak bi zati izango ditu. Lehenengo Bergarako Udal Musika Bandak 70eko hamarkadako musikan oinarritutako emanaldia egingo du eta ondoren etorriko da Ai Amatxo musikala. Arduradunek azaldu dute aurten zerbait alaia eta dantzagarria egin nahi izan dutela.

Kontzertua 22:30ean hasiko da eta sarrerak agortuta daude dagoeneko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak