Bergarako Trikitixa Batzordeko kideek jakinarazi dute emanaldi didaktikoa izango dela, beraz bi musikariek egiten duten musikaren gaineko azalpenak emango dituzte.
Kontzertua 19:00etan hasiko da. Sarrerak aurrez salgai daude, Depor, Bule eta Arrano tabernetan hiru euroren truke, baina kontzertuaren unean bertan ere sarrerak salgai jarriko dira.
Esne Beltza taldeko kideak
Solano eta DZ Esne Beltza taldean dihardute, azken urteotan euskal talde entzunetarikoa bilakatu dena. Gazteen artean izugarrizko oihartzuna lortu dute eta dagoeneko lau disko dituzte kalean. Bergaran ordu eta erdiko saioa egingo dute.