Bergarako Erreal-Zaleak lagunarteak sagardotegira irteera iragarri du otsailaren 26rako. Egun horretan Mallorca hartuko du Realak Anoetan, 18:00etan. Partiduaren aurretik Astigarragako Petritegi sagardotegian bazkalduko dute lagurnarteko kideek. Autobusa 13:00etan aterako da Bergaratik. Bazkariko prezioa 30 eurokoa da eta partidurako sarrerak 20 eurotan izango dira eskuragarri. Izen-ematea Zurraderoko Matxiategi elektrizitate dendan (943 76 19 94) egin daiteke, eguenera arte, otsailaren 23ra arte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.