Manu Muniategiandikoetxea Arco ferian

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko otsailaren 15a

Gaur irekiko dute, publiko ororendako, Madrileko Arco feria eta, azkeneko urteotan bezala, han izango da Manu Muniategiandikoetxea bergararra. "Krisiak jo du artearen mundua ere, azkeneko urteotan. Erakunde publikoek eta finantza erakundeek, esaterako, ez dute lehen beste inbertitzen artean, baina Arco ibada salbuespenetakoa. Madrileko ferian  mugimendurik bada", dio Muniategiandikoetxeak. Hemen haren gaineko bideoa.

Madrileko Espacio Minimo galeriarekin lan egiten du azkenaldian bergararrak eta aurten ere haren bitartez dago Arcon. Aurten, halere, bada berritasun nabarmentzeko bat: Muniategiandikotxeak, eta Espacio Minimo galeriako gainerako artistek, ez dituzte euren lanak Arcon erakutsiko, hau da, artelanak ez dira Espacio Minimok Arcon duen erakustokian egongo. Horren ordez, bideo bat jarriko dute ikusgai, pantaila handian, eta Madrilen Espacio Minimok daukan galeriara gonbidatuko dituzte Arcoko bisitariak, artelanak bertatik bertara ikustera. Zelanbait esatearren, ikus-entzunezkoa eta feria bera, galeriarako amu bezala erabiliko dute

215 galeria

Arco feriak gaur irekiko ditu ateak. Atzo zabaldu zuten gonbidatuendako bakarrik. Eta gaurtik domekara bitartean, publiko ororendako izango da zabalik. Ifema erakustokian. Antolatzen den 31. urtea da aurtengoa. Nazioarteko 300 bildumazaleren lanak izango dira ikusgai eta erosgai. 29 herrialde ezberdin eta 215 galeria.

Antoni Tápies artista kataluniar hil berria da aurtengo izarretako bat. Muniategiandikoetxearendako 12 urtea izango da aurtengoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak